Warning: Undefined variable $out in /var/www/vhosts/ederki.net/public_html/wp-content/plugins/toggle-box/toggle-box.php on line 18

Antsietatea gizakiaren erantzun normala da, beti ere eragiten duen estimuluarekiko proportzionala bada. Antsietatea sentituko dugu azterketa baten aurretik, laneko elkarrizketa batean edo objektiboki tentsio-egoera bat izan daitekeen egoera batean. Orokorrean, antsietatea erantzun egokitzaile, bat da. Antsietate maila baxu bat ona izan daiteke gure egunerokotasunean: kalea gurutzatzen dugunean alde batera eta bestera begiratzeaz gogorarazteko, suan dagoen lapikoa hartu baino lehen trapua hartzeko. Bi horiek, adibidez, antsietateak gure portaeran modu positiboan nola eragiten duen ikusteko adibide onak dira. Errendimendua handitzen ere lagundu dezake. Azterketa batetara aurkeztea bezalako arazo edo estres-egoera batek, antsietatea handituko du, baina baita eraginkortasuna, arreta eta erantzunean izango dugun errendimendua ere; beti ere muga batzuk gainditzen ez badira. Muga horiek gainditzeak gure arreta murriztuko luke eta informazioa berreskuratzeko prozesuak blokeatu. Arrazoirik gabe agertzen denean ordea, benetako mehatxuak ez diren estimulu edo egoeren aurrean, eta gure eguneroko bizitza oztopatzen duenean antsietate ez egokitzaileaz hitz egiten da. Proportzioz kanpoko antsietate honek, beraz egokitzailea ez denak, antsietate adierazpen edo sintoma ezberdinak sortuko ditu.

Gaur egun, psikologia kognitibo-konduktualetik egiten diren antsietatearen tratamenduak oso emaitza onak ematen ari dira. Alerta sortzen duen estimuluarekiko esposizioak mailakatuz eta antsietateari aurre egiteko eta desikasteko gaitasunak garatuaz.

Agorafobia eta izu krisiak

Obsesivo Konpultsibo Nahastea (TOC)

Antsietate Orokortuaren Nahastea (TAG)

Trauma ondoreko Estres Nahastea

Gizarte Fobia

Berariazko Fobia eta Gaixotasunarekiko Fobia

Psicologia-pamplona-ederki
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.