Esku-hartze eremuak
[dropcap]E[/dropcap]derki Psikologian helduek nozitzen ditugun arazo asko tratatzen ditugu; baita haurrek nozitzen dituzten beste asko ere. Ederkiko profesional taldeak bizitza osasuntsu eta zoriontsu bat garatzeko oztopo izan daitezkeen zailtasun asko gainditzen lagundu ahal zaitu.
Antsietatea, estresa, depresioa, elikadura nahasteak edo auto-estima baxua bezalako arazoak, gaur egungo gizartean hain arruntak direnak, psikologo espezializatu baten laguntzaz landu ahalko dituzu. Berak arazo horien jatorria ulertu ahal izateko gakoak emango dizkizu, modu eraginkorrean aurre egiteko aukera izan dezazun.
Gure erreakzionatzeko eta testuinguruan moldatzeko erak, edota bizitzarekiko eta besteekiko dugun jarrera ulertzeak, gure ongizatea hobetzeko aukera emango digu.
