Psikologia klinikoa

Como trabajamos[dropcap]J[/dropcap]okabidezko terapia kognitiboa edo kognitibo-konduktuala, psikoterapiaren eskola aitzinenetako bat da. Bi dira bereizten duten ezaugarriak: bere giza izaeraren eredua eta bere metodologia.
Funtsean, gure izaeraren, gure nortasunaren, ia %100 gure esperientzien fruitua dela uste dugu.
Aldez aurretiko joera genetiko edo biologikoa indartsuekin jaiotzen bagara ere, bizitzan zehar ikasten dugunak gaitasun horiek norabide batean edo bestean garatuko ditu. Horregatik, haurtzaroa garrantzi handikoa da, baina baita nerabezaroa eta helduaroa ere. Gure bizitzako denboraldi guztiak dira garrantzitsuak, esperientzia eta ikasketak sortzen baitituzte eta gure izaera aldatuz baitoaz.
Batzuetan, erantzun emozional kaltegarri edo mingarriak ikastera garamatzaten esperientziak izaten ditugu. Psikologo kognitibo-konduktuala aditua da ikasten eta desikasten. Terapia zientifikoki probatuta dauden zenbait teknika eta estrategia erakustean datza. Ondoren, pertsonak bere arazo emozionalari aurre egiteko eta hura menderatuz ezabatu ahal izateko tresnak izan ditzan.
Psikologoa entrenatzaile bat da, eta terapia entrenamendu edo berrikasketa prozesu bat.

Psicologia-pamplona-ederki
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.