Gogo-aldartearen nahasteak
[dropcap]D[/dropcap]epresio hitza gehiegitan erabiltzeko ohitura dugu. Egun txar bat dugunean gure gogo-aldartea normalean baino pixka bat baxuago egoten da; baita nekatuta gaudenean ere. Baina gure burura datorkigun hitza “deprimituta nago” izan ohi da.
Depresioa hori baino askoz ere gehiago da; gure sentitzeko, pentsatzeko eta egiteko moduan aldaketa sakonak ekarri ditzakeen nahaste emozional sakona da.
