Metodologia
Gure tratamenduak pertsonalizatuak dira eta orientazio kognitibo-konduktualeko metodo zientifiko eta objektiboetan oinarrituak daude.
- Ebaluazioa, arazoa sortzen edo mantentzen ahal duten faktore ezberdinak jasotzen dira.
- Hipotesiaren azalpena, jasotako informazioa pertsonari jakinarazten zaio uneoro. Zer eta zergatik gertatzen zaidan jakitea arazoaren konponbiderako lehen urratsa dela uste baitugu.
- Terapia, aktiboena da. Gure bizitzan eragina izan dezaketen gatazkei aurre egiteko eta menderatzeko beharrezkoak diren baliabide eta estrategiak ikastean eta praktikan jartzean baitatza. Horretarako, pertsona eta egoera bakoitzari hobekien egokitzen zaizkion teknikak aukeratzen dira.
- Jarraipena. Denbora tarte handiagoekin egiten diren saioak dira. Terapian ikasitakoa arrakastaz erabiltzen hasten zarenean eta arazoa desagertzen hasten denean, saioen arteko denbora tartea luzatzen da psikologoaren menpekotasunik gabe, egoera zu kontrolatzen hasi zaitezen.
